2010/07/22

alli chishi!!!

Alli chishi warmikuna, karikuna, ayllu. ñuka runa shimita yachijuna. ñuka kushi kani :D

translation: arratsaldeon neska, mutil ta famili. kichwa ikasten ai naiz. ta oso gustoa nao:D jejeje

zmz zabiltzate euskal herritik??? ni oantxe bueltau berriya naiz komunitatetatik, 11 egun alde batea ta bestea ibili ta gero eskertuko det nere Tiputini maitian eotia egun batzuk.jejeje. 11komunitatetan ibili naiz eta bakoitza mundu bat. batzutan kichwak dia geyengua (geyenetan) beste batzutan kolono asko dago, batzutan super ondo hartze zattue ta beste batzutan ez dia agertzen... en fin...

ikusi detena geyena, ta harritu nauena dejadeza da,(kumunak...) laguntza asko eman zaixkiye, ta ya ohitura bzla bihurtu da. honen kulpa handiya petrolerana da, ze sartze dia ta eskatze duen dana ematen diye, baino hau mndik 7 urtea bukatuko omen da. hemen parke natural bat dao Yasuni deitze dana ta hor barruan petrolerak. waoraniak bizi dira bertan. guk ez dugu hoiekin lanik egiten, nahiko salvaje fama dake. herriko festetan (baiii abuztuak 18-19n) etortze omen dia, hoyek lokarri bat gerrin duela bakarrik ibiltze dia. ikustekua izango da hori re.

organizaziyua (azkeneko egunetan batez e) oso txarra izan degu, ze komunitateko egun bat zegon antolauta ta komunitate hauetan batetik bestea 30 dao kanoan! asik antxe bueltaka denboa nola pasa ezinik. ta pa kolmo hotza!!!! bai bai hotza!!! urtero ite omen dittu 3 egun uda hasi baino lehen, ta nei esan zienen bai zea, ta geo baino zer da hau, gaina kanoan juteko buffa danok mantakin tapauta. ta justu kanpiñetan in ber genun lo, mantaik gabe, manga motzetan... buffa... hauxe espero enun sentsaziyua.jejeje.

hemen iya 40urte apaiz euskaldun bat dao (oin tronbosisak emanda quiton ta eztet ezautu) hachakaski deitze diyoe oso altua dalako ta atxurran makila emateulako, hemen kriston handik dia atxurrak!!!jejejeje ta ni ordun ichilla hacha izango omen naiz hau da, atxur txikiya,ejeje, oso graziosuak dia beti arra jotzen, oi bai kichwaz, beste dana erderaz ite badue re...

atxurra gora atxurra behera, hemen asko edate due, ASKO!!! lehengo zapatun goizeko 9.30n lenengo tragua ta eskerrak zerbeza zan. hau re integraziyuan parte da. hemen ottura dendan kanpon eatia da, ta ezautze eztezunaire "buenas!" ta ordun buenas! hombre compañerita hartu tragua, ta nik ez ez goizo dala oandik ta " entonces no eres mi amiga" umek bezela, ta ean in ber, bestela fama txarra hartuko det, desagradecida naizela ta. Gainea hemen, baso bakarra eote da eo bi geyenez, hortaz tragon ustu behar da, bestela zure zai daue... aix... hemen asko edate da purua edo 25 otzeite diyoena, aguardiente de kaña... buffa... ta oi eun osua eaten pasatze duela ( duela eeee, ni sano nabil ta!!)

ta janana ya oitzein ai naizela, gosaltzen arroza jaten,jajaja. aurrekon kaimana jan genun ta etziguen esan!!! dordokan asuntuakin sensibletzat edo hartuko ninduen. ta kaimana earra ee, oilasko petxuan tipokua, ni bai flipatzen hemen petxuaik ez nula ikusi ta azkeneko komunidaden bilatuko ote nun!!jejeje.

ta olaxe ba kontuk ta komerik, oandik ez dakit seuru, baino igande arte behintzat hemen geatuko naiz, asik famili lanen ibiliko naiz ta dettu!!! igerriko zenuen bzela hemen komunikaziyuak nahiko konlikatuak dia ta oañe eztit argazkik kargatzen usten asik gaur txapa ta ahal detenen argazkik.jejeje.

benga ondo segi. Samashu!!!

2010/07/11

Argazki batzuk

Batiduak de dos en dos hemen.jejeje.1$eta bi, normalen moskitoz ingurauta baina toki polit politten



Hemen argiya 11etan juten da, baina ostiral eta sapatutan diskoteka egotea. diskotekak bere generadore propiyua daka ta ordun 2k arte eoten da, baina hortik ateatakon dana ilun iluna. Asik Tiputinin diskoteka linternakin jutea!!!jajaja



Atzo, dordoka jarri zien jateko... uff uff... ze gaixki pasa nun! hemen manjar bat bezela da eta erdi debekatuta dago jatea, baina batzuk kozinatu behar zutela ta pixka bat gordetzeko esan geniyen... baina a la hora de la verdad ezin izan nun jan... uff argazkikua dordoka hanka bat da ta aurretik oskola ikusi nun... geyegi geyegi... nahi duen bzlako earra izangoa baino nik oilaskua nayo...



hemen ba argazkitxo batzuk.
P.D: ama bainak nahi dittut bueltatze naizenen!!!! ez det arroza ikusi re in nahi!! bazkaltzeko arroza ( makarroiakin eo babakin!!!!) ta afaltzeko arroza... nere dietistak hau ikusiko balu...
benga ondo segiiii. muxux

2010/07/10

TIPUTININ!


kaixo danoi!!!

Aspaldi ez nun idatzi... kamara etxen nula eo kablia falta eo... beti zoze... bueno oain rekopilaziyua tokatzea.

astelehenen busa hartu quiton eta cocara etorri giñan (8ordu!!!! gauez) ta bueno egiya esateko nahiko ondo, pelikula ikusi, tertuliya eta lo... goizeko 5.30tan ailatu ginan ta 10etan (supuestamente) zakagun txalupa Tiputinira etortzeko ta gauza asko iteko tarten. ONGan etxea jun ginan lota oilarra kikirrikika... bueno, 7.30tan esnau presaka alde batea ta bestea kriston beruakin, ailatze gea portura eta ezetz 13tan izangoala barkua alkatiak hala esanda. bueno, gauza asko iteko, kriston kriston berua umedadia ta gu atzea ta aurrea, korrika bazkaldu eta portura jute gea ta ezetz alkatiak fubola ikusi ber dula ta 3tan abittuko geala!!!! imaginatzezue ya hau nolako tokiya dan ez? ta nere fubolakiko gorrotua zenbat hasi zan...jeje

Bueno, ba hartu ginun txalupa alkatia ta miss tiputinikin, todo un lujo, gaina txalupa azkarren!!! 3 ordu pasan, oi bai akojonautaaaa, oi da zarata! baino bueno ailau ginan ya erdi illun. Zein nere sorpresa esan zienen gure gauzan bila furgoneta zatorrela. allau zan ba alako baten bitxo arten denboale bat zai eon ta gero... atzia irikita daukaten furgoneta eta gu atzean eserita telenobelatan ranchoa jute dian bezela,jejej.

Etxia: kanpotik super polittak dia, ta barrutik bereziyak. sala bat eta bi logela, baino ateik gabe, kortina bat dakate ate bezela. gero ate bat eta koxka bat jeitsi ta "sukaldia" frigorifiko ta guzti, baino hemen arazoa argindarra moztu eiten due 11tatik 6ta,,, ta orduan janaria mantentzea txungo. ah ta sukalden ez dao txorrotaik. Oain galdera importantia kumuna? etxetik atea, ta pare bat metroa beste etxola bat dao, kanpon erropa, ontziyak.. garbitzeko tokiya. bertako ura euri-ura da, super ekologikoa!!!eta hemen ez ta falta!!! dios hori euriya itia!!!! ta kumuna ba "normal" baina beste arazotxo bat ura moztu iten da, oraindik ez det kontrolau ze ordutegi dakan... ah ta wifi, telefonoa, tv, aire akondizionado... DANETIK!!! baino hau nere lankidian etxia da... nere etxia... ikusiko da ze oraindik erabakitzeko dao.

Lana: ni udaletxen ari naiz lanen momentuan, danetik dao re bai, eta honek monarki ematen du egitan ezin dzue imajinau!!! atzo bilera baten egon nitzan eta alkatian urtebetetzea beai erregalua iteko bakoitzak bere soldatan portzentaia bat jarri ber du! derrior! ni flipatzen! kriston mobidak daude gaina ze komunitate batzutan bere kontra daue...


argazkik iyotzen ez dia usten asik bst baten izangoa, oin batematen despedida guaz. la ostia da ezautze ez dzun baten despedida jutia.jajajaj.

Ondo pasa sanfeminetan ni diskoteka dantza jungo naiz,jejeje. chaitooo

2010/07/05

Azkeneko egunak quiton



Kaixo!!!!
Zemouz zeate??? esan diate antzerkiya kriston existua izan zala eta eurik ez zula egin! hemen esaten duen bezela pachamama (ama lurra) zuen alde zan!jejeje.

Nik hemen segitzet Quiton, ya bihar jungo naiz Cocara eta segituan oihanera!!!jejeje. Lehenengo ondoeza pasatzen ari naiz, gau txarra pasa det, gehio ez det salchipaparik jango!!!! kriston pena eman dit gaurko eguna ez aprobetxatziak, ze plan asko nazkan, baino osasuna danan aurretik dao.

herenegun, centro histerikora joan ginan, lehenengo dantza tipiko batzuk ikusten eon ginan, hemen e zinta dantza egiten dute, baina euskal herrikua baino askoz konplikatuagoa, flipatzen eon ginan!!! gero Canelazok hartzera joan ginan Ronda kalera, bai Bilbon bezela!!!jeje.


Atzo munduan erdian egon ginan, ta bertatik eguzki museora eta pupulaua sumendian egon ginan, munduko krater habitatu bakarra da, lainotuta egoten da normalen baino pixkat pixkat ikusi genun, baina argazkik ez diote justiziaik egiten asik ez det jarriko. argazkin bertako giakin agertze gea, tipo kriston katxondua lepeko txistek kontatzen,jeje.

Atzo azkenen, danok espero zenuen momentua iritsi zan, jan nun kurkumixa! ta konklusoyua..... ez dula mezi, garestiya da, eta ez daka gauza handik jateko ta gustua pixkat fuertia, behin ta nehikua.

ta hauexek izan dia ba nere abenturatxuak, biharko biajiakin pentsatzen ta hobeto egogo naizen esperantzan... zuek ze ya sanferminetan pentsatzen ez??? eskuminak nere partez!!! ia egualdi ona ote dizuen!!!

ta txapa hau ta gero ondo ondo segi ta zuen komentayon zai geatze naiz!!!! muxux

2010/07/02

HASTA HACERSE BUNGA


Kaixo!!!!!!!!!!

zemouz zabiltzate euskal herritik??? nik nere hostal berritik idazten dizuet hemen nago baionako neska bat eta ekuadorreko mutil batekin zerbeza batzuk edaten. kanbio de planes izan det, orain momentun ez dakit noiz joango naizen Cocara, igual zapatuan eta igual astelehenen ( nik espero astelehenen quito zoragarriya da!!!) problema da ibayan behera jutia konplikatua dala, ONGak bere txalupa dauka azkarrago joaten dana, baino !"lineako" barkua... eta gainera gu goazen tokian egoten den neska quiton dago, beraz, berarekin joango naiz. Egun asko pasa behar nitulako aldatu det hostala batzuei kontau dizuedan bezela, aurreko hostala garestiya zan bakarkako logela zalako eta orain ohetako logela baino bi bakarrik gaue asik dpm!!!!


Beste argazkiya Mariscal, nere auzoan atera nun, ( por cierto flipantia da auzo hau, Ekuador ez da espero dugun bezelakoa!!! oso toki chevereak daude,jejej.

taxien huelga bat zegoen eta argazki hontan ez da ondo ikusiko baino polizia kotxe bat bultzatzen ai zian 3polizia,jajaja, cuando empieza lo imposible empieza la realidad...

presaka nabil! ondo segi nañitos!!! y no tomen hasta hacerse bunga.jajajaja